XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): lehenbizi, biri; gero lauri; eta, pixkana-pixkanaka, izugarrizko koadrila bildu zitzaien ingurura.

Batzuk aho zabalka entzun zieten, beste batzuk erdi barrez, gutxi batzuk adi-adi; baina gehientsuenak, jaramonik egin gabe: haur bien esanak eta astoaren arrantza, hor nonbait!.

Andereñoa sartu zen halako batean gelara eta denak nor bere lekuan eseri ziren.

Norbaitek, mukizuren batek, zerbait esana zion, ze zuzen-zuzenean honelaxe hasi bait zen irribarrez: - Ia, Lierni, zer da sorginen historia hori? Konta iezaguzu denoi eta horrela denok izanen dugu barre egiteko aukera.

- Andereño - erantzun zion Liernik zutiturik eta bihotz mamitan mindurik -, ez da kontua, geuk benetan ikusia baizik.

- Baina tira, Lierni... ez diguzu sinestarazi nahiko ipuin hori, ala? Ez al derizkiozu handi samarrak garela horrelako atso kontuetan fede izateko?.

- Tira, tira... Polita gerta daiteke, hala ere, eta ez zaitez hor atzean kuzkurturik zaputzean geratu.

- Zatoz hona aurrera eta hasi kontatzen.

- Ikastolan egunari hasera emateko, zer ipuin berri bat baino ederragorik...? (...).